Atzo gaueko 23:00etan salaketa jarri zuen Ertzantzan alderdi sozialistako kideak. Musakola auzoan herritar batzuek etxafuego batzuk jaurti zizkiotelako.
Alderdi Sozialistako kideak ez zuen zauririk izan. Horrez gain PSEk jakinarazi du Arrasateko egoitzaren aurka pintura jaurti dutela. Pintura jaurti eta hainbat pintada ere egin dituzte horman. Egoitzaren erasoan ere ez da zauriturik egon.