Gehiago negoziatu behar Gamei-n

NZ-1 2006ko otsailaren 20a

Gamei enpresako langileek ez dituzte itxi negoziaziorako ateak, oraindik ez dutelako irtenbiderik lortu. Gaur berriro ahaleginduko dira Gamei-ko akzioak saldu nahi ez dituzten bi bazkideekin akordioa lortzen. Langileak akzio horiek erosteko gertu daude.

Saldu nahi ez duten bazkideek akzio gutxi dituzte, %3 bakoitzak. Baina Fagor Arrasatatek Gamei-ko akzio guztiak nahi ditu, Gamei enpresa erosi behar badu. Langileek enpresaren eta euren etorkizuna ziurtatu nahi dute eta gertu azaldu dira bazkide horien akzioak erosteko. Horrela, Fagor Arrasateri aukera guztiak eman nahi dizkiote enpresa erosteko eta aurrera eramateko.

Gaur egun 55 langile daude Gamei-n. Fagor Arrasate horietako 32 hartzeko gertu dago. Gainontzekoendako aurre erretiroa edo borondatezko bajak negoziatuko lituzkete. Gamei-ko langileek esan dute enpresaren egoera oso larria dela eta pasatzen den egun bakoitzean larriagotu egiten dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak