Elkarlanean fundazioak liburu-denda zabalduko du Erdiko Kalean

Iker Barandiaran 2006ko otsailaren 17a

Elkarlanean fundazioak musika eta liburu-denda zabalduko du Arrasateko Erdiko Kalean, maiatza aurretik.

Hire liburu-denda itxi zutenean, herriko irakurle eta idazle askok atsekabe handia hartu zuten. Are gehiago, lagun askok jo dute Monterrongo Udal Liburutegira eta Udaleko Kultura Sailera konponbide eske.

Azkenean jakin dugu maiatzerako Elkar denda jarriko dutela Erdiko Kaleko 14. zenbakian. Hiriburukoak alde batera utzita, Arrasatekoa Gipuzkoako hirugarrena izango da, Bergarakoarekin eta Tolosakoarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak