Lehiaketaren helburua honakoa da: emakumeak Arrasateko bizitza sozial, politiko, kultural eta ekonomikoan egin dituen ekarpenak eta izan duen parte-hartzea ikustaraztea.
Oinarriak
Edozein lekuko errealizadoreek parte har dezakete lehiaketan, banaka edo taldeka, eta film labur onena bidaltzen duenarendako 1.500 euroko saria dago. 2003ko urtarrilaren 1az geroztik ekoiztutako lanak bakarrik onartuko dituzte. Lanak aurkezteko mugaeguna ekainaren 2a da, eta lehiaketa bera ekainaren 12an egingo da.
Oinarri osoak udal webgunean dituzue.