Negoziazio ugari behar izan dituzte EAJrekin, Osakidetzarekin eta Arrasateko alkatetzarekin. Buen sozialistaren esanetan, Arrasateko alkatetzarekin hurrengo akordioa lortu da:
- Buen: Oraingo ospitalearen ondoan eraikin berria egingo da. Hori lanean hasten denean, oraingo eraikinak botako dituzte. Eta hor bertan, ospitale berria egingo da, zerbitzu hobea emateko arlo guztietan. Udalak barne-erreformako plan berezi bat idatzi beharko du. Eta hor jasoko da Ospitale ondoan dagoen industria guztia beste toki batera eramatea. Horrela bakarrik sortuko da ingurune egoki bat.
- Blanca Roncal: laborategiak, 120 ohe, erradiologia, operazio gela gehiago, eguneko zentrua, larrialdietako zerbitzu erosoagoa
Ospitaletik
Arrasateko eskualde ospitalean galdetu dugu ea nola geldituko den erietxea eta Jose Luis Angulo erietxeko gerenteak esan digu hiru fase egongo direla: lehenengo fasean eraikin berria egingo dute ospitalearen ondoan, eta hori izango da gero ospitale moduan ibiliko dena. Bigarren fasean, oraingo eraikin berrienean kontsultak jarriko dira eta eraikin hori lotu egingo da ospitalearekin. Hala ere, oraingo eraikin berria ez dute botako. Bai botako dutena izango da ospitaleko eraikinik zaharrena eta hor beste eraikin bat egingo dute, eremua guztiz berrituz.
Angulo kudeatzailearen esanetan, asmo hori aspaldi zehaztuta zegoen, baina beharrezkoa izan da alderdi politikoen arteko negoziazioa, proiektua gauza dadin.
Prozesua hasita
Proiektu berriaren lehen fasearen urratsak emanda daude. Dagoeneko itxi da lehen faserako proiektuak aurkezteko epea, herenegun itxi zen.