Vitoriak 3.000 euroko saria jasoko du musika bultzatzen eta ikertzen egindako lanagatik. Kuriosoa bada ere, gaur urtebete atera genuen beste berri bat Vitoriarena. Orduan, doktore tesiaren defentsa izan zen gaia: "Aptitudes musicales y aprendizaje instrumental de personas con necesidades educativas especiales", tesiari cum laude eman zioten.
Sari banaketa
Cristina Uriarte Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Jose Maria Etxarri Donostiako Orfeoiaren presidenteak emango dituzte sariok. Sariak banatu eta gero, Donostiako Orfeoiak ezohiko kontzertu bat eskainiko du Euskal Herriko Unibertsitatearen 25. urteurrena ospatzeko.