Max sarietarako izendatu duten 'Nasdrovia Txekhov' antzezlana domekan Arrasaten

Usoa Agirre 2006ko ots. 9a, 12:41
Atzo jakinarazi zituzten Espainiako Arte Eszenikoen Max sarietarako hautagaiak eta Vaiven Producciones taldearen ikuskizun hori izango da Euskal Autonomia Erkidegoaren hautagaia. Domekan, hilak 12, izango dugu Amaia antzokian ikusteko aukera, 19:30ean.

Anton Txekhoven ipuinetan oinarrituta dago antzezlana. Zuzendaria Fernando Bernues da, Alberto Iglesiasek lagunduta. Bi egileek Anton Txekhov idazlearen bost ipuin taula gainean antzezteko egokitu dituzte. Ipuinak elkarren artean lotu dituzte, antzezlan itxura emanez.

Aktore lanetan arituko dira Teresa Calo, Isidoro Fernandez, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia, Eriz Alberdi eta Naiara Arnedo.

Max sariak

Errebelazio Espektakulu onenaren sarirako hautagaien zerrendan sartu dute lana, beste hamabostekin batera. Kategoria honetan proiektu berritzaileak eta artistikoak bultzatzen dituzte. Hamasei hautagaien arteko saritua martxoaren 13an jakinaraziko dute, Bartzelonan, bertako Musika Antzokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak