Erdi Aroko hirugarren azoka egiteko lehiaketa

Iker Barandiaran 2006ko ots. 7a, 10:00
Udalak asmoa dauka aurten ere Erdi Aroko Azoka antolatzeko. Horren harira, lehiaketa zabaldu du kontratazio prozedura egiteko.

Dagoeneko birritan antolatu du azoka Udalak. Horren harira, onartu egin du lehenengo urtean hainbat kritika izan zituztela. Hala nola, euskararen presentzia areagotu egin zuten eta herriko taldeen presentzia bermatzeko ere gin zituzten ahaleginak, besteak beste. Bestalde, kanpoko jende asko erakartzen duela azpimarratu dute.

Herritarrek lehentasuna

Udaleko ordezkariek jakinarazi digutenez, aurtengo Erdi Aroko Azokan (maiatzean egingo dute) ere ahalegin bera egingo dute. Hain zuzen ere, asmoa da herritarrek lehentasuna izatea kanpokoen aldean.

Lehenengo urtean Bartzelonako Pegasus enpresak antolatu zuen azoka; bigarrenean, berriz, Elgoibarko AEBk. Aurtengo ardura zeinek hartuko duen erabakitzeko lehiaketa publikoa deitu berri du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak