Fagor Arrasatek 9 milioi euroko eskaera jaso du

Maider Arregi 2006ko otsailaren 1a

Mexikoko ThyssenKrupp etxeak egin dio eskaera MCCko Fagor Arrasateri. Guztiz automatizatutako hiru ebaketa lerro egiteko eskatu dio Mexikoko enpresak.

Altzairu herdoilgaitza ebakitzeko lerroak egingo dizkio MCCk Mexikoko ThyseenKrupp taldeari. Bi lerro zeharkakoak izango dira eta bat luzerakoa. MCCk bidalitako prentsa oharraren arabera, egun, Arrasateko instalazioetan aipatutako ezaugarriak dituzte zazpi lerro dabiltza egiten.

Eskaerak bereganatzeko, Fagor Arrasatek hiru lehiakide gogor izan ditu. Italiakoa bata, Ameriketako Estatu Batuetakoa bestea, eta Alemaniakoa hirugarrena. MCCko oharraren esanetan, Arrasateko taldea sektoreko enpresendako erreferente bilakatu da.

Fakturazioak

2005ean Fagor Arrasateren fakturazioa 118,3 milioi eurora iritsi zen; aurreko ekitaldiarekin alderatuta % 20 gehiago fakturatu zuen. Diru kopuru horretatik %67 nazioarteko salmentatik jaso du

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak