(09:11): Gizonezko bat eta emakumezko bat dira istripuan zauritu direnak. Debagoieneko ospitalera eraman dituzte biak. Oraindik karril bat moztuta dago eta auto-ilarak daude bi noranzkoetan; Bergarara eta Aretxabaletara bidean.
Goizeko 8:00ak aldera gertatu da istripua Arrasateko saihesbidean. Bi autok elkar jo dute eta, ondorioz, bi lagun zauritu dira. Karril bat moztuta dago eta ertzainak txandaka ari dira autoei paso ematen. Auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan; Aretxabaletara eta Bergarara bidean.