Arizmendi Ikastolak umezaintza berritua inauguratuko du

Bihar, urtarrilak 31, aurkeztuko dute umezaintza berritua. Zero eta sei urte bitarteko haurrei zuzendutakoa da. Haurtzandegi hau Estatuko lehena izan zen.

Inaugurazio ekitaldian besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Ikastetxeeen zuzendaria, Juan Jose Agirrezabala, Ignazio Lakunza, Arrasateko alkatea, Mikel Lezamiz, ikastolaren lehendakaria, eta Jose Ramon Zubizarreta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakaria izango dira. Ekitaldia 10:00etan hasiko da.

Gune berritua

Arizmendi Ikastolako gune berrituak erraztasunak emango dizkie umeei garapen pertsonalerako. Irakasleei ere beraien lana kalitate handiagoan burutzeko aukera esakiniko die. Gune berritu honekin, Arizmendi Ikastolak bere proiektua Leintz Bailaran indartu egingo du.

Gurasoendako ordutegi egokitua

Umezaintzako guneak egutegi luzea eskaintzen du. Hala, familia bakoitzaren beharretara hobeto moldatzea du helburu. Gurasoekin batera, beste zenbait zerbitzu eskaintzeko aukera ere aztertzen ari dira.

Irailaren hasieratik uztailaren bukaera arte, 07:30etatik 18:00etara bitarteko ordutegia izango du.

Arizmendi Ikastola

  • 11 gune (9 Arrasaten, 1 Aretxabaletan, 1 Eskoriatzan) eta Zerbitzu Orokorrak Aretxabaletan.

  • 3.000 ikasle inguru (0 urtetik Lanbide Heziketa etapa arte)
  • Euskadin ikasle kopuru handiena duen ikastola.
  • Koooperatiba integrala (MCC taldeko partaide):
  • Lan bazkideak
  • Bazkide onuradun gurasoak
  • Bazkide kolaboratzaileak
  • Bazkide kopurua: 3.063

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.