Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuko diputatua, Koldo Azkoitiaren arabera, "Arrasateko Udalak aurkeztutako espedientean hauxe proposatu du: Bizkaia Etorbidea, 39 guneko mugak 3802-tik 6.935 m2-ra aldatzea. Horretarako, urbanizagarriak ez diren lursailak hartuko dira. Izan ere, aparkalekuetarako erabiliko den eraikina egin nahi baita".
Datuak
Aparkalekuetarako eraikinak 2.320 m2-ko lursaila hartuko du. 10.350 m2-ko zoru eraikinarekin. Guztira 28 metroko altuera izango du. Aparkaleku berriak igogailua izango du. Gorostiza auzoko irisgarritasuna nabarmen hobetuko du gainera.