Abaroakoek jaso dituzte sariak

A.G. 2006ko urtarrilaren 23a

Arrasateko Abaroa erretiratuen elkarteko kideek mahai-joko txapelketan jardun dute buru-belarri denboraldi batez. Txapelketa bukatu da dagoeneko, eta sariak ere jaso dituzte irabazleek, pozik asko, gainera.

Eguenean jaso zituzten opariok, elkartean egindako sari ematean. Honako hauek izan ziren irabazleak: Ventura Martín eta Jose Encaladok eroan zuten lehenengo saria tutean eta Federico Palencia eta Maria Tarrok, berriz, bigarrena. Briska txapelketaren kasuan, Elena Egiguren eta Antonia Uribarren izan ziren txapeldunak, eta Angela Muñoz eta Ana Maria Murua txapeldunordeak. Billar lehiaketari dagokionez, Jesus Uranga izan zen txapelduna eta Roberto Mendi txapeldunordea.

Irabazleok Arrasateko mahai-joko txapelketan lehiatzeko ere sailkatu dira Abaroan irabazita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak