Fagor Ederlanek galdategi berria eraikiko du

Maider Arregi 2006ko urt. 19a, 18:20
Markulete industria poligonoan izango du kokalekua galdategi berriak. Burdina berritzeko planta berrian, 36 milioi euro inbertituko ditu. Proiektu honek 45 lanpostu berri sortuko dituela iragarri dute.

Fagor Ederlanek , galdategi berriarekin plan estrategikoan jasotako erronkak bete nahi ditu. Proiektua aurten eramango dute aurrera. Hala ere, 2007. urte arte ez da hasiko ekoizten.

Helburuak

Lehiakortasuna bultzatzea eta lanpostu berriak sortzea ditu lehentasun. Urtean 32.000 tona burdin urtu ekoizteko gaitasuna izatea espero dute. Hasieran, produkzio guztia ibilgailuetarako balaztak egiteko izango da. Hala ere, aurrerago produktu gehiago egiteko asmoa dute.

Fagor Ederlan Taldeak 575 milioi euroko etekina izan zuen iaz. Horietatik %74 nazioarteko salmentei esker lortutakoa da. Markuleteko lantegiarekin 15 produkzio planta izango ditu. Egun, bi atzerrian daude: Brasilen eta Eslovakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak