Helegitea Udalak La Caixarekin sinatutako hitzarmenaren aurka

Nerea Zubiete 2006ko urt. 16a, 18:50
Ezker Batua-Berdeak alderdiak helegitea jarri du Udalak eta La Caixak babes ofizialeko etxebizitzak egiteko sinatu duten hitzarmenaren aurka. Ezker Batua-berdeak-en esanetan, Udalak ezin dio lurzoru publikoa entitate pribatu bati saldu, hori legearen aurka doalako.

Abenduaren 19an egindako osoko bilkura batean hartu zuen Udalak hitzarmena sinatzeko erabakia. Eusko Alderdi Jeltzalearen, Eusko Alkartasunaren eta Aralarren aldeko botoak izan zituen erabakiak. Osoko bilkura horretan Udalak baztertu egin zuen Zerrajerako eremuan Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxeak aurkeztu zuen proposamena.

Ezker Batua-Berdeak alderdiak azaldu duenez, hitzarmen hori legez kontrakoa dela, Udalak ezin diolako lurzoru publikoa saldu entitate pribatu bati. Hori dela-eta, helegitea jarri dio hitzarmenari. Hori lehen urratsa dela esan dute, baina EAJ, EA eta Aralar alderdiek ez badute jarrera zuzentzen, ez dutela baztertzen auzitegietara jotzea.

Ezker Batua-Berdeak alderdiak adierazi du ahalegin guztiak egingo dituela entitate pribatu batekin barik, babes ofizialeko etxebizitzak Eusko Jaurlaritzarekin egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak