Atxabalperainoko linea berria inauguratuko du urbanoak

A.G. 2006ko urtarrilaren 16a

Urbano zerbitzuak Gesalibar auzoraino joango den linea berria inauguratuko du gaur, astelehena. Proba moduan jarri dute eta bi hilabetez egongo da horrela, hau da, martxo erdira arte.

Zerbitzuak ibilbide bakarra egingo du: 16:45ean abiatuko da Garibai etorbidetik eta geldialdiak egingo ditu Arimazubin eta Garagartzan. Txartelak euro bat balioko du eta bonuak, berriz, 0,58 euro.

Bestalde, autobus urbanoen zerbitzuaren prezioa igo egingo da gaurtik aurrera. Hala, txartel arruntak euro bat balioko du eta bonuak, 0,58 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak