Ortu ekologikoak jarriko dituzte Garagartzan

Udarako prestatuko dituzte Gipuzkoako lehenengo ortu ekologiko publikoak. 80 metro koadroko 61 partzela jarriko dituzte. Erretiratuendako izango dira eta nahi dutena landatu ahal izango dute, beti ere nekazaritza ekologikoaren arauak jarraituz. Garagartzako Fagorren atzean dagoen zelaian jarriko dituzte lursailak.

Ortuak hesituta egongo dira eta ordutegi batera egokitu beharko dute erabiltzaileek. Bestalde, egurrezko txabola bat jarriko dute eta bertan armairu bat izango du nekazari bakoitzak.

Ortuak egiteko lanak hil honetan esleituko dituzte eta martxoan hasi nahi dute egokitze lanekin. Aurreikuspenen arabera, hiru hilabete iraungo dute lanek eta prest egongo dira ortuak ekaina edo uztailerako.

Santa Teresako ortuak

Erretiratuendako, Udaleko gizarte zerbitzuetako onuradunendako eta Santa Teresatik lekualdatu dituztenendako izango dira ortuak.

Udalak Santa Teresako ortuak itxi nahi ditu, bizilagun askoren kexak direla medio. Kexak egin dituzte txaboletako txakurren zaratarengatik, zikinkeriarengatik eta arratoiengatik. Ortu horietako jabeek Garagartzako lursailetara joateko aukera izango dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.