2006ko Aratusteetako kartel lehiaketa deitu dute

Maider Arregi 2006ko urt. 11a, 12:05
Arrasateko Udaleko Kultura sailak deitu du Aratusteak iragartzeko azal lehiaketa. Irakurri hemen parte hartzeko baldintzak:

Lehiaketaren oinarriak

Lehiaketaren oinarriak

1. Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte, eta irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

2. Kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrokoak izango dira. Formatoak, nahitaez bertikala izan beharko du.

3. Informatika euskarrian (disketea) ere aurkeztu ahal izango da kartela, Din A3 tamainako paperean inprimatua.

4. Teknika librea izango da eta kartelek derrigorrez textu hau izan beharko dute: 2006 Inauteriak Arrasate.

5.Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzekaldean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

6. Udalak egoki ikusten badu, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da. Kartelak 2006ko otsailaren 3an, arratsaldeko 14:00ak baino lehen, udaletxera bidali behar dira, bertako Kultura Departamentura.

7. Udalak egoki ikusten badu, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da. Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak egoki ikusten badu, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak