Foru Aldundiko bideetako arduradunek espero dute 860 metroko bide zatia urtarrilaren amaieran amaituta izatea. Horrela adierazi digute prentsa bulegotik: "lanak martxa onean doaz, jaiegun hauetan erritmoa moteldu bada ere. Dena dela, aurreikusitako moduan hil honen amaieran amaituta izatea espero dugu".
Autobidea garestiago
Urte berriarekin batera, AP-1 eta A-8 autobideetako ordainsariak garestitu egin dira. Urtarrilaren lehenengotik Bergaratik Arrasaterainoko autobide zatia 0,50 euro kostatzen da ibilgailu arinendako.