Ibai-artek azaroaren amaieran abiatu zuen Gabonetako kanpaina eta oraingo asteburuan zozkatuko dituzte sariak. Arrasateko plazan egingo dute sari banaketa, zapatuan, arratsaldeko zazpietan.
Hiru sari banatuko ditu Ibai-artek; Mediterraneoan zeharreko itsas bidaia, 500 euroko erosketa txartela elkarteko dendatan gastatzeko eta Gaztainuzketan asteburuko egonaldia. Zozketa girotzeko trikitilariak ere izango dira.