Santamasak 2005: taloa eta hotza

Maider Arregi 2005ko abe. 22a, 10:35
Hotz handia egin arren, jende ugari dabil Santamasetan. Askok gustora asko jan dute talo eta txorizo beroa. Bertan izan dira besteak beste Jon Sistiaga kazetaria eta Aitor Lopez Rekarte futbol jokalaria. Hona hemen egun osoan izango diren ekintzen egitaraua eta argazkiak:

Egitaraua

Egitaraua

10:00: Erakusketa eta Lehiaketa. Seber Altube plazan, fruta eta barazkiena.

10:00: Eztia. Herriko Plazan lau ezti mota dastatzeko aukera. 14:00etan ezti sorta zozketatuko dute

10:00: Ganadu feria. Garibai etorbidean, Debagoieneko Ganadu Feria. Gipuzkoako Kutxak eta Euskadiko Kutxak lagundu dute.

10:30: Artisauak. Jokin Zaitegi plazan, Artisauen erakusketa.

11:00: Gazta lehiaketa. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

11:00: Pintxo lehiaketa. Herriko Plazan II.Pintxo Lehiaketa

11.30: Harri-zulatzaileak. Zaldibar pilotalekuan Meatzetako harri-zulatzaileen erakustaldia.

12:00: Txahal pintxoak. Herriko Plazan txahal pintxoak saltzen hasiko dira.

12:30: Herri Kirolak. Zaldibar pilotalekuan, aizkolariak: Olasagasti, Arrospide, Nazabal, Larretxea, Barberena eta Mugertza. Aizkolari gazteak: Ugaitz eta Atutxa. Harri-jasotzaileak: Miren Urkia, Izeta II.a, Aimar Saralegi eta Ostolaza

13:00: Sari Banaketa. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, barazki, fruta, gazta eta pintxo lehiaketen sari banaketa.

19:00: Tapia eta Leturia: Herriko Plazan, bikote ezagun horren kontzertua. Horrez gain, Euskal Herriko dantzak irakatsiko dituzten emanaldiak irauten duen bitartean.

20:00: Bertso saioa. Amaia Udal Antzokian AEDren eskutik. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Igor Elortza eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Enaitz Alustiza.

22:00: Pilota partiduak. Uarkape pilotalekuan, profesional mailako punta-puntako partiduak. Lehen txapelketa bost barruan egingo dute: Parro Lazkanoren kontra. Zesta-punta partida, berriz, honako hauek jokatuko dute: Aymar eta Kalzakorta Santi eta Etxanizen kontra. Bi hiruren kontra: Mikel Goñi-Torre II.a vs. Gernika- Torre III.a-Bilbao.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak