Euskal Herriko I Ikus-entzunezkoen Rallya: Arrasateko Kalageli taldeak saria eskuratu du

Maider Arregi 2005ko abe. 20a, 13:14
Gaia ondoen islatu dutenen saria lortu zuen talde arrasatearrak. Egindako lana berriz: "anteojonudoak".

Topaguneko Gazte Sailak antolatuta, Debagoieneko zenbait lagunek parte hartu zuten Rallyan. Arrasateko Kalageli taldeak eskuratu zuen saria. Saririk lortu ez arren, Bergarako Ion Iraegik "Bueltaka" lanean esku hartu zuen. Eskoriatzarrak ere izan ziren bertan: "Ikusten dena ez da beti dirudiena" lana aurkeztu zuten eskoriatzarrek.

Sariak

Guztira, 900 euroko hiru sari banatu ziren: lanaren osotasunari saria, ikus-entzunezkorik originalena eta gaia ondoen islatu duen lana.

Gazte Sortzaile Sarien bigarren edizioan, Euskal Herriko I Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du Topaguneak. Eibarren egin zuten, abenduaren 17an. Guztira, hamasei lan grabatuko zituzten 80 bat gazte euskaldunek. Eibarrera gerturatuko zirenek, gainera, euskarazko film labur ezagunenen maratoia ere ikusi ahal izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak