Umezaintzako gunea inauguratuko dute

Maider Arregi

Zapatuan, abenduaren 17an, egingo dute inaugurazio jaia. Aurreko ikasturtean Uribarrin kokatuta egon da. Konponketak egin ostean, San Josepera itzuliko dira urtarrilean.

Goizeko 11:00etan hasiko da ekitaldia. Lehenengo, umezaintzako instalazioak ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek. Ondoren, jolasak, antzerkia, abestiak, musika eta sorpresa ugari izango dira. Amaitzeko, luntxa egingo dute 13:15ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak