Jon Agirre presoari 92. artikulua ukatu dio epaileak

U.A. 2005ko abe. 14a, 10:28
Agirrek 64 urte ditu eta 24 urte eta erdi daramatza espetxean. Besteak beste, hipertentsio arteriala, diabetesa, neuropatia diabetikoa, miopia eta arritmia ditu. Duela gutxi esku batean eta mokorrean ebakuntza egin diote. Uztailean eskatu zuen 92. artikulua aplikatzeko, baina ukatu egin diote.

Jon Agirreren aldeko herri ekimenekoek agerraldia egin zuten atzo, martitzena, Arrasaten. Haren osasun egoeraz kezkatuta, 92. artikulua aplikatuta aske utz dezatela eskatu zuten.

Ezetza 92. artikuluari

Joan den uztailean egin zuen Jon Agirrek eskaera 92. artikulua aplika ziezaioten, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegian. Ezetz erantzun diote. Atzoko agerraldian esan zutenez epaileak erabili dituen argudioak hauek izan dira:

  • 92. artikulua aplikatu ahal izateko presoak hirugarren graduan egon behar duela, eta Agirre lehenengoan dagoela.
  • Espetxeko medikuek ez dutela inolako txostenik egin. Baina

Hala ere, autoak gero dio Agirre lehen graduan sailkatuta egon arren, osasun arazoak medio, bertan behera geratu dela lehen gradua.

Kontraesan horiek salatu zituen atzoko agerraldian Ramon Urrizalkik herri ekimenaren izenean.

Ordezkaritza zabala

Herri ekimeneko kide eta Agirreren senideez gain, ordezkaritza zabala izan zen agerraldian. Mertxe Mondragon Aramaioko alkatea eta Ignacio Lakuntza Arrasatekoa egon ziren, EAJ, Batasuna, EA, EB-Berdeak, Aralar, Herri Anitza, EAE-ANV eta Zutikeko ordezkari politikoekin batera.

ELA, LAB, CCOO, EHNE eta ESK sindikatuetako ordezkariak ere izan ziren, beste hainbat talderekin batera: Segi, Ikasle Abertzaleak, Gazte Asanbladak, Kooperatibetako Presoen Aldeko Plataformak, Etxerat, Maritxu Kajoi Batzordea eta hainbat kirol talde.

Manifestazioa zapatuan

Jon Agirreren aldeko herri ekimenekoek manifestaziorako deia egin dute datorren zapaturako, hilaren 17rako. 19:00etan aterako da manifestazioa, udaletxeko plazatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak