Ezker Batua Berdeak: "Mankomunitateak hartutako erabakia zuzena eta beharrezkoa da hiltegiarentzat"

Maider Arregi 2005eko abenduaren 12a

Mankomunitateak erabaki du Zubillagako hiltegia ez pribatizatzea. Hori dela eta pozik agertu da Arrasateko Ezker Batuak Berdeak alderdiko Ander Rodriguez.

Ezker Batuak Berdeak alderdiak adierazi duenez, "erabaki hau bi urteko atzerapenarekin dator". Gainera, orain arteko eztabaidek "ezinegona" eta "haserrea" sortu dutela adierazi du. Rodriguezen arabera, Debagoieneko Mankomunitateak hartutako erabakia "zuzena" eta "beharrezkoa" izan da. Gaineratu du PNV eta EA alderdiek arazoa luzatu dutela.

Azkenik, esan du, Zubillagako hiltegiaren aldeko inbertsioa eta apustua egin behar dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak