Gabonetako azoka egingo du Emakumeen Txokoak

Maider Arregi 2005ko abe. 7a, 11:24
Abenduaren 14tik 21era bitartean egingo dute azoka. Edonork har dezake parte bertan.

Eguberriko Azoka berezia egin nahi du Emakume Txokoak. Trukean oinarrituko da azoka hau. Izan ere, eta kontsumoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da egitasmo honekin. Honekin batera, berrerabilpenaren aldeko apustua ere egin nahi dute.

Guztiontzako azoka

Azoka denontzako egongo da zabalik. Edonork har dezake parte. Baldintza bakarra, bi edo hiru gauza trukatzeko prest egotea da. Trukean eskaini daitezkeenak, arropak, liburuak, diskoak, apaingarriak, etab. izan daitezke. Norberak balioa ematen dion zerbait izan behar du eta beste gauza bategatik trukatzeko prest egon behar da.

Abenduak 14 bitartean jasoko dute merkaturako materiala eta egun horretatik 21era bitartean, arratsaldez, martxan egongo da azoka.

Herritar guztiei egiten zaie gonbidapena Gabonetako Azoka berezi honetan parte hartzeko. Informazio gehiago behar izanez gero deitu 943 79 41 39 telefonora edo jo Emakume Txokora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak