Denetara, aurten 675 euro gastatu ditu Udalak; 12-13 kaxa bete opari banatu zituzten: denetariko gozoki eta litxarreriak, pipak, globoak eta intxaurrak. Gaztainak ere bai; bolo kantuan aipatzen dituzte, eta ohiturari jarraitzeko bota ditu Udalak.
Aralar, EAJ eta EAko zinegotziek, tartean Arrasateko alkateak, bota zituzten opariak. Ume eta guraso asko eta giro bikaina egon ziren Arrasateko ospakizun horretan.