Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa: lehen saria Errusiara

Goiena 2005ko abe. 6a, 18:32
Bukatu dira Arrasateko akordeoi lehiaketak. Vladimir Tchernyck errusiarrak eskuratu du nazioarteko lehen saria. Gaurko saioan, sariak banatu eta amaiera gala egin dituzte.

Akordeoi-jotzaileen maila ona eta parte-hartze kopuru altua azpimarratu dituzte antolakuntzatik. Besteak beste, Murtzia, Teruel, Madril, Finlandia, Serbia edo Txinatik etorritakoek esku hartu dute lehiaketetan. Arrasaten igaro dituzte 5 egun, elkarrekin urduritasunezko uneak bizi izan dituzte eta ahaztuko ez dituzten oroitzapenak eraman dituzte guretik.

Sarituak

Arrasate Hiria Nazioarteko XIII. Lehiaketa Vladimir Tchernyck errusiarrak irabazi du. Bigarren postuan sailkatu da Finlandiako Heidi Lousujarvi; eta hirugarrenean, Euskal Herriko Arantzazu Agirre.

Euskal Herriko Philippe De Ezcurrak, bere aldetik, entzuleen kutxa saria bereganatu du.

Gainontzeko sarituak

Haurren maila

Gipuzkoako lehiaketan, haurren mailan, Hondarribiko Jon Iturralde izan da onena. Bigarren eta hirugarren postuetan Murtziako Narciso Jimenez eta Maria Jose Vera sailkatu dira, hurrenez hurren.

Junior maila

Junior mailan, Aretxabaletako Unai Mendikutek eskuratu du lehen saria. Bigarrena Teruelgo Juan Cazcarrak; eta hirugarrena Leioako Mikel Garciak.

Senior maila

Senior mailan, Hondarribiako Marina Mendizabal izan da onena; bigarren onena, Bera de Bidasoako Leire Telletxea; eta hirugarren postuan sailkatu da Olatz Ugarte zornotzarra.

Orkestra onena

Akordeoi orkestren goi mailako lehiaketan, Aretxabaletakoa aurkeztu da soilik. Hala ere, berak eskuratu du saria, izan ere, beharrezko puntuak lortu baititu.

Hauspoz elkartetik baikor begiratzen diote akordeoiaren etorkizunari, asko dira instrumentu hau jotzen ikastera animatzen direnak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak