Besteak beste, azoka ezberdinak izango dira ikusgai Arrasateko plaza ezberdinetan. Ganadu feria edota barazki eta fruitu azokak ere izango dira. Bertako nahiz ibar osoko baserritarrak izango dira bertan.
Loixe, buztin taldeak egindako lanak ere ikusgai izango dira. Ez dira faltako artisautza eta eskulan azokak. Ezta ere herri kirolak. Besteak beste, harri jasotzaileak, aizkolariak, zesta punta saioa edota boulderra izango da.
Kontzertua
Aurten Tapia eta Leturiak alaituko dute giroa beren musika entzutetsu eta herrikoiarekin.