Paroten aurkako "azken eraso politikoa" salatu dute

A.G. 2005ko abe. 5a, 09:14
Entzutegi Nazionalaren eskaera betez gero, bost urte barru beste 30 urte egin beharko ditu presoak espetxean ETAko kide izatea egotzita.

"Bizi guztirako ezarri dioten kartzela zigorra eta auzitegian jasotako jipoiak" salatzeko egin zuten manifestazioa egubakoitzean Arrasaten, Askatasunak deituta. Presoaren egoera eta baldintzak "okertu" egin dira azaroaren 18an Grande Marlaska epailearen aurren deklaratu zuenez geroztik.

"Berriz ere jipoitua"

Askatasunak azaldu duenez, "helburu mendekatzaileekin hartu dituzte neurriak Unai Paroten aurka, erredentzioak kendu eta bizi osorako kartzela zigorra ezarriz, 60 urte guztira". Era berean, presoak jasotako "azken jipoia" salatu zuten egubakoitzeko agerraldian. Askatasuna taldeko ordezkariek adierazi zutenez, Entzutegi Nazionalean jasan zuen azaroan azken erasoa, senideek bere garaian ohartarazi zuten moduan.

Azaroaren 17an izan zen Unai Paroten azken epaiketa eta berriz ere banda armatuko kide izatea egotzi diote. Azken urtean Entzutegi Nazionalean Parotek aurre egin behar izan dion bigarren prozedura judiziala da hau eta fiskaltzaren eskaera betez gero, beste 30 urteko espetxe zigorra bete beharko du, aurrekoekin batuta 60 urte lirateke, hortaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak