Bederatzi lagun Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara Fronte Polisarioarekin

Nerea Zubiete 2005ko abe. 2a, 18:22
Aaiun eta Smara, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara joan dira Arrasateko lagunak. Hango egoera bertatik bertara ikusiko dute eta udan Arrasaten egon ziren haurrak bisitatuko dituzte.

Urtean bi bidai egiten ditu Fronte Polisarioak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara, Euskal Herriko lagunekin. Lehena Aste Santuan izaten da eta bigarrena orain, abenduan.

Arrasatetik 9 lagun joan dira, 8 Aaiun-era eta bestea Smarara. Nubi, Sahararen alde Arrasaten lanean dabilen elkarteko 3 lagun eta gainontzekoak udan haurrak izan dituzten familiak dira.

Arrasaten Saharako 12 ume egon ziren uda pasatzen eta guztira Debagoienean 19 izan ziren. Irailean, kanpalekuetara itzultzeko ordua iritsi zenean, euretako hiru hemen gelditu ziren. Bat aldez aurretik ere Arrasaten zegoen haurra da, tratamendu luzea behar duena. Bigarren haurrak esku bietan behar zituen ebakuntzak. Dagoeneko esku batean egin diote ebakuntza eta orain bestean egiteko zain dago. Eta hirugarren haurra ere ebakuntza baten zain dago. Hala ere ume hori ez dago Arrasaten une honetan. Ermuan dago monitoreen etxe batean. Umeon osasunaz, gaur egun Osakidetza arduratzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak