Etzaintzan pasa zuen abisua atzo eta oharrak zioenez zenbait lekutan 120 kilometro orduko abiadura har zezakeen haizeak. Bilbo aldean ere A8 ordainpeko autobia norantza bietan dago etenda. Han ere, Iberdrolak dihardu lanean, tentsio altuko kablea autobidetik kendu guran.
Arrasateko eguraldiaren irakurketa
Gaur goizean goizeko 07:50ean egindako azken irakurketaren arabera, haizeak 30,2 kilometro orduko abiadura du eta airearen tenperatura 9 gradukoa da. Gaueko 00:10ean haizearen abiadurak 66,2 kilometro orduko abiadura zeukan.