"Baserria" zarzuelarako sarrerak salgai

Usoa Agirre 2005eko abenduaren 1a

Gaur, abenduak 1, jarriko dituzte salgai "Baserria" zarzuelarako sarrerak. 15 euroren truke erosi ahal izango dira Amaia antzokiko leihatilan. "Baserria" zarzuela abenduaren 10etik 17ra bitartean eskainiko du Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Amaia antzokian.

Leihatilaren ordutegia

Leihatilaren ordutegia

Abenduaren 1 eta 2an eta abenduaren 5etik 17ra bitartean erosi ahal izango dira sarrerak leihatilan, 18:00etatik 20:30era bitartean.

Arrasate Musikaleko bazkideek merkeago erosteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak