Harremanek erakusketa eta denda jarriko ditu abenduan

Asier Alkorta 2005eko azaroaren 30a

Erakusketaren inaugurazioa abenduaren 2an, ostiralean, izango da. Gainera, Goikobalu abesbatzak emango dio hasiera ekitaldiari San Juan Parrokian eskainiko duen kontzetuarekin.

Ferrerias kalean jarriko dute erakusketa da. Horretarako, Ume dendak bere lehengo lokala doan utzi du.

Aurten herri pobretuetan sortutako artisautza izango da erakusgai eta salgai. Baita Bidezko Merkataritzako produktuak ere.

Abendua osoan zehar zabalik izango da arratsaldeko 16:00etatik 20:00ra bitartean. Jai egunetan berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Bestalde abenduaren 29an Gipuzkoako Abesbatza Federazioaren Gabon kanta emanaldia izango da San Juan Parrokian. Biltzen den dirua Harreman elkarteak eskuartean dituen proiektuetarako izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak