Ekitaldi ugari Euskararen Eguna ospatzeko

Maider Arregi 2005eko azaroaren 29a

Abenduaren 3an, zapatuan, Euskararen Eguna ospatuko dute Arrasaten. Ekitaldi ugari izango dira bertaratzen direnentzat. Hemen egitaraua:

Egitaraua

Egitaraua

10:00: Futbito txapelketa, Musakolako kiroldegian

14:30: Gazte bazkaria, AEDko tabernan

16:30: Ikuskizuna, AEDko tabernan

16:30-18:30: haurrentzako tailerrak herriko plazan

18:30etik aurrera: Gaztainak, taloak eta sagardoa plazan. Giroa alaitzen Portaloia kantu taldea.

Arratsalde guztian zehar gerturatzen direnei, zergatik dago euskara egun bat? galderaren inguruan hausnarketa egitea eskatuko zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak