Arrasateko Askatasunak manifestazioa deitu du Unai Parot-en egoera salatzeko

Goiena 2005ko aza. 25a, 19:21

Abenduaren 2an, ostiralean, egingo dute manifestazioa. Unai Parot-en aurkako azken erabaki politikoa salatzeko eta elkartasuna adierazteko.

Askatasunak adierazi du Unai Parot bizi osorako zigortu nahi dutela. Herritar guztiei dei egin die salaketa honekin bat egin dezaten. Manifestazioa, abenduak 2, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Seber Altubetik abiatuko da.

Askatasunaren salaketa

Azaroaren 18an deklaratu zuen Parotek Grande-Marlaska epailearen aurrean. ETArekin harremana izateaz akusatu zuten "eta Unaiek epaiketan guztia ukatu arren prozesuak aurrera jarraitzen du". Askatasunak zera esan du: "Apirilean zigor kode berria aplikatzen saiatu ziren baina hori ezinezkoa zenez, bestelako neurriak hartu zituzten euren helburu mendekatzailea lortzeko: erredentzioak kendu eta jarritako 26 zigorrak epe batean betetzen utzi ordez, zigorrok bi ataletan bereizi dizkiote. 60 urte guztira, bizi osoko kartzela zigorra jarriko liokete bizkar gainean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak