Abaroa elkartea dagoen eraikinean Iturbide egoitza ere badago, eta Udalak egoitza handitzeko asmoa dauka. Hortaz, Abaroa eraikin horretatik atera beharko dute.
Erretiratuek ez zuten Udalaren ordezko eskaintza onartu, eta Udalak ez zituen erretiratuen proposamenak aintzat hartu. Horren ondorioz, hainbat tirabira izan dituzte.
Hala ere, Udalak egin dien proposamena, Etxaluzen jartzearena, ondo hartu dute. Udalak baserria botatzeko asmoa dauka. Eraikin berriaren beheko eta lehenengo solairua Abaroak erabiliko luke. Bigarren solairua, berriz, San Andresko auzo alkatetzarako izango da.