Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren urteurren ospakizunak

Goiena 2005eko azaroaren 24a

Konpartsak 20. urteurrena bete du. Hori dela-eta, zapatura bitartean erakusketa dago ikusgai Monterronen eta zapatuan, hilak 26, kalejira egingo dute herrian.

Monterronen dago erakusketa zapatura bitartean. Erraldoiak eta kilikiak daude han eta argazkien bitarteaz bi hamarkada hauetako ibilbidea erakusten dute. Horrez gain, konpartsaren gaineko ikus-entzunezkoa ere prestatu dute. Horrekin batera, taldeari lagundu gura dionak salgai jarri dituzten elastikoak eskura ditzake.

Erakusketa zabalik egongo da eguen eta egubakoitzean 18:00etatik 20:00etara eta zapatuan 11:00etatik 13:00etara.

Zapatuan, hilaren 26an, herrian zehar kalejira egingo dute eguerdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak