200 bat ume ibili ziren Gazte Kontseiluaren Umeen Egunean

Hilaren 26an, zapatuan, pintxo lehiaketa deitu du Arrasateko Gazte Kontseiluak. Izenematea hilaren 23an, asteazkenean, bukatuko da.

Zapatuan Umeen Egunaz gozatzeko aukera izan zuten Arrasateko neska-mutikoek. Gazte Kontseiluak antolatu zuen eguna eta askotariko jolas eta tailerrak prestatu zituzten Uarkape pilotalekuan umeen gozamenerako. Puzgarriak egon ziren eta horrekin batera aurpegia margotzeko aukeraeta eskulan tailerra, besteak beste. Txatxilipurdiko Usoaren esanetan, 200 bat ume ibili ziren goizean: "Lehenengo orduan gutxiago etorri dira, baina goizak aurrera egin ahal gero eta gehiago etorri dira. Guk uste genuena baino neska-mutiko gehiago batu dira, azkenean".

Jolas egiteaz gain, eskulanak egiten, elkarrekin lan egiten eta naturarekiko errespetua bezalako gauzak ikasten dituzte gaztetxoenek halakoetan. Zapatuan, mural erraldoia egin zuten elkarrekin eta birziklatzearen garrantziaz ere jabetu ziren. Hilaren 26rako pintxo lehiaketa deitu du Gazte Kontseiluak. Udaletxeko arkupeetan izango da, 16:30ean. Izena emateko deitu 943 71 21 17 zenbakira hilaren 23a baino lehen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.