Nortonklub eta Ken Zazpi asteburuan Arrasaten

Mikel Gorosabelen talde berriak, Nortonklubek, eta Egus taldeak egubakoitzean, hilak 18, joko dute 3.60 aretoan, 23:00etan hasita. Ken Zazpi talde bizkaitarrak, berriz, kontzertu akustikoa eskainiko du zapatuan, hilak 19, Amaia antzokian 20:00etan.

Rock ardatza duen proiektua

Rock ardatza duen proiektua

Mikel Gorosabelek Norton Klub izeneko bakarkako proiektu berria sortu du. E.H. Sukarraren fundatzaile, kantari eta gitarra-jotzaile izanagatik da ezagun Norton. David Otaegirekin batera, Barne Records zigilu berria sortu du eta Kale artean diskoa kaleratu du.

Norton-en egitasmo berriak rock ardatza du eta hirurogeiko hamarkadatik gaur eguneko tendentzia ezberdinetara hurbildu da. Diskoaren aurkezpenean Norton-ek esan zuen beti izan duela gogoan bakarkako zerbait egitea. "Orain gauzatu egin dut. Oso gauza pertsonala da, barrutik atera zait".

Bost kantu bildu ditu Kale artean diskoan. Bartzelonan grabatu du diskoa, Paco Roman teknikariarekin. Grabazioan parte hartu dute Aintzira Gorosabel, Aitor Gorosabel eta Mikel Irisarri musikariek.

Ken Zazpiren kontzertu akustikoa

Ekainean aurkeztu zuen Ken Zazpi taldeak Gelditu Denbora izeneko lan akustikoa. Taldeak sortu eta moldatutako 12 kanta eta Joseba Sarrionandiaren olerki bat biltzen ditu diskoak. Gelditu Denbora diskoko kantu akustikoak eskainiko dituzte zapatuan Amaia antzokian.

Kontzerturako sarrerak salgai daude Kutxaren kutxazain automatikoetan, 943 00 12 00 telefonora deituta edo www.kutxa.net helbidean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.