Mendiko bizikleta irteera antolatu dute Bardeetara

Xabier Urtzelai 2005ko aza. 10a, 19:58
Besaide Mendi Elkarteak mendiko bizikleta taldea osatu berri du, eta talde horretan dabiltzanek dagoeneko antolatu dute lehenengo irteera, Bardeetara. Azaroaren 19ko eta 20ko asteburuan joango dira Nafarroara.

Eta datorren astelehenean, hilak 14, eta martitzenean, hilak 15, izango dira Besaiden izenak hartzen, 19:30etik 20:30era. Horrekin batera, besaidemtb@hotmail.com helbidean ere eman ahal da izena, eta gogoratu telefono zenbakia ere idazteaz.

Asteburu osoa

Zapatu goizean irtengo dira Arrasatetik, eta autobusean joango dira Bardeetaraino. Antolatzaileek aurreikusten dute eguerdi inguruan hasiko direla bizikletan, eta zapatuan bertan 40-50 kilometroko ibilbidea egingo dute. Izerdi batzuk bota eta besteak beste, Rallonera igo eta gero, Virgen del Yugoko aterpetxean hartuko dute ostatu, eta domekarako gertatuko dira, bigarren etapa egiteko.

Irteerako prezioak

Ikasle direnen artean, Besaideko bazkide direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 45 euro. Langileen artean, berriz, bazkideek 60 euro eta bazkide ez direnek 65 euro. Eta, federatuta ez dagoenak (BTTko gehigarriaz), 5 euro gehiago ordaindu beharko ditu, aseguruarendako. Eta prezio horien barruan egongo da Bardeetara joateko autobusa eta furgoneta, eta Virgen del Yugoko aterpetxean ostatua (zapatuko afaria eta domekako gosaria barne). Eta, kontuan izan ibilbidean zehar antolatzaileek ez dutela jatekorik emango; horrenbestez, jatekoak eta edatekoak bakoitzaren kontu izango dira. Gogoan izan, gainera, Bardeetara ura eramatea komeni dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak