Farola bat auto baten gainera erori zen

Maider Arregi 2005eko azaroaren 2a

Martxan zihoan auto baten gainera farola bat erori zen. Zorionez auto gidaria ez zen zauritu.

Atzo, azaroak 1, gertatu zen ezbeharra Arrasateko San Andres auzoan. Arratsaldeko 18:00ak aldera, farola bat martxan zihoan auto baten gainera erori zen. Farola erdoilduta zegoen eta baliteke atzoko haize bortitzak bota izana.

Dena susto batean geratu zen. Gidaria ez zen zauritu eta autoak kolpe bat besterik ez zuen izan.

Udaltzainek berehala moztu zuten bidea eta Udaleko langileek farola erretiratu zuten.

Haizea indartsu ibiliko da

Egunotan haizeak gogor jo du Debagoienean. Halaxe egingo du gaur ere. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako meteorologia agentziaren arabera, goizean zehar haize boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete kostaldean eta mendi inguruetan. Beraz kontu handiz ibili, batez ere errepidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak