Egubakoitza da Zaldibarko Txapelketan izena emateko eguna

Xabier Urtzelai 2005eko urriaren 27a

Zaldibarko Areto Futbol Txapelketako antolatzaileak bihar, hilak 28, izango dira Monterronen, taldeen izenak hartzen. 18:00etatik 19:30ak arte egongo dira lan hori egiten, eta, izena ematerako orduan taldeek 125 euro ordaindu beharko dituzte.

Prezio horri 75 euroko fidantza gehitu behar zaio, baina joan den urtean fidantza galdu ez zuten taldeek ez dute diru hori jarri beharko. Txapelketari dagokionez, datorren asteburuan, azaroak 5 eta 6, egingo dute lehenengo jardunaldia, eta joan den urtean moduan, aurten ere Kopa Txapelketa antolatzen ahaleginduko direla esan digute antolatzaileek. Txapelketaren gaineko arautegia gaur bertan banatuko dute Monterronen, edo Zaldibarko. webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak