Beñat Artzadunek hitzaldia eskainiko du Monterronen

Maider Arregi 2005eko urriaren 27a

"Eraldaketa Itxaropena, Mozambikeko Programa Integrala" hitzaldia eskainiko du Artzadunek. Azaroak 3, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da solasaldia Monterron Jauregian.

Harremaneko kide Beñat Artzadunek, Marrupa Programaren inguruan jardungo da. Marrupa Programa 2001 urtean sortu zen Mundukide Fundazioaren ekimenez. Programa Mozanbikeko (afrika) Marrupa barrutian dago kokatuta. Hamar bat urtetarako plangintza da eta barrutiko garapen sozio-ekonomikoa bultzatzea du helburu. Horretarako nagusiki nekazaritza, azpiegiturak eta enpresa kooperatibo txikien sustapenean lan egiten du.

Beñat Artzadunek Marrupa Programaren ikuspegi orokorra azalduko du besteak beste. Ekitaldiaren ardatz nagusiak, berriz, programaren diseinua, bertako errealitatean txertatzea, lekuko pertsonekin harreman eta kolaborazioa izango dira. Afrikaren egoera edo eta kooperazioan interesatuta daudenentzat aukera ederra izango da ideiak elkar trukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak