Udalak ez dio baimenik eman Euskaltel-i Santa Marina auzoko antenaren indarra handitzeko

Nerea Zubiete 2005ko urr. 20a, 18:52
Euskaltel-ek Santa Marina kaleko 24.ean telefonia mugikorreko antena bat du eta udan potentzia handitzeko baimena eskatu zuen Udalean. Arrasatek, berriz, Egitamu Orokorraren bitartez, araua du antena berriak Kurtzetxikin edo Murun jartzeko. Hori dela-eta, Euskaltel-i ez dio baimenik eman Santa Marina auzokoari indarra handitzeko.

Santa Marina auzoko 24. atariko teilatuan du jarrita Euskaltel-ek telefonia mugikorreko antena. Auzotarrekin duen kontratuaren arabera, eskubide osoa du indarra edo potentzia igotzeko, beharrezko ikusten badu. Horretarako, baina, Udalaren lizentzia behar du.

Udalak Egitamu Orokorrean zehaztu zuen horrelako antena berriak Murun edo Kurtzetxikin jarri behar direla. Horri helduz, orain erabaki du Santa Marinan dagoen antenak jarrai dezakeela han funtzionatzen, baina orain duen indarrarekin. Indar handiagoa eman nahi izanez gero, berriz, Kurtzetxikira edo Murura eraman beharko dute. Hori da oraingoan Udalak hartu duen erabakia, Joseba Ugalde, Garapen Estrategikoa Saileko Buruak azaldu duenez.

Santa Marinako bizilagunen artean haserrea piztu du orain baino lehen ere Euskaltel-en antenak. Esaten dute hainbat osasun arazo sortu duela inguru hurbilean. Udan idatzi bat aurkeztu zuten Udaletxean, 200 bat sinadura batuta. Antena kentzeko eskatzen zuten. Hori ezinezkoa bazen, eskatzen zuten potentzia handitzeko baimenik ez emateko.

Udalak egina du azterketa enpresa pribatu batekin eta baita ere Industria Ministerioarekin. Azterketa biek egiaztatu dute antenaren emisioak legearen barruan daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak