Ortzadar ederra Debagoieneko zeruan

Maider Arregi 2005eko urriaren 20a

Gaur goizeko 08:30ak aldera, ortzadar ederra ikusteko aukera izan da Arrasaten. Fenomeno hau eguzki izpiek euri tantak elkar nahastean sortzen da.

Arrasaten ez ezik, Oñatin ere ortzadar ederra ikusteko aukera izan da. Izan ere, goizeko 8:30ean eguzki izpiak eta euri tantek pare bat ortzadar eragin dituzte Aloña mendiaren magalean

Kondairak dio ortzadarra amaitzen den puntuan urrez beteriko heltze bat dagoela. Baina nola bereiztu zein den ortzadarraren hasiera eta bukaera?

Eguraldi iragarpena

Tenperaturak jaitsi eta euria egingo duela iragarri dute gaurko.

Bihar ordea, atertu egingo du eta ostarte zabalak izango dira nagusi. Tenperaturak ere zertxobait gora egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak