Bizigune programari esker 29 etxe jarri dira errentan

Maider Arregi 2005ko urr. 19a, 18:20
Bizigune programaren bitartez, Arrasateko Udalak 29 etxebizitza atera ditu merkatura errentan emateko. Programa honek, etxebizitza hutsak segurtasunez errentan eman nahi dituztenen eta alokatzeko nahia dutenen interesak bateratzen ditu.

Bere etxea programa honen bitartez alokairuan jartzen ari den jende kopurua egunetik egunera gorantz doa. Azkeneko hilabeteetan Arrasten hamar etxejabe hasi dira beraien etxea alokatzeko kudeaketa lanak egiten.

Etxejabeek Eusko Jaurlaritzari ematen diote errentan etxebizitza, eta honek, merkatuaren araberako prezioan ordaintzen die. Kudeaketa guztia bere gain hartzen du.

Bizigune programaren helburua

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 30.000 etxebizitza hutsei erabilgarritasuna ematea du helburu Bizigune programak

Debagoienean, 900 etxebizitza inguru daude. Zenbait jabeek oraindik zalantzak dituzte etxea alokairuan emateko. Gobernuak, lasai egon daitezen, ordainketa 5 urtetan eta etxea alokatu aurretik zegoen egoeran bueltatzea bermatzen du. Bestalde, etxebizitzan erreforma egitea nahi izanez gero Eusko Jaurlaritzak interes gabeko maileguak ere ematen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak