‘Arrixan’ etxea botatzen dabiltza

Ubane Madera 2005eko urriaren 17a

Gaur goizean hasi dira Arrixan etxea botatzen. Gaur bertan bukatuko dituzte eraiste lanak. Gero, etxe berria eraikiko dute Muxibarko biribilgunearen bueltan.

Joan den mende hasierakoa zen Arrixan etxea. Zarugalde kalearen luzapena. Lehen, errepide nagusia, herrien artekoa, etxe horren aurretik pasatzen zen. Beraz, antzinako argazki askotan ikus daiteke Arrixan.

Orain, berriz, azken urteotako tendentziari jarraituz, Arrixan-ek lekua utziko dio etxe berri bati. Udaletik jakinarazi digutenez, 18 etxebizitza eraikiko dituzte han, honako banaketarekin: behe-solairua, solairu artekoa, lau solairu eta ganbara (teilatupea). Enpresa eraikitzaileak dagoeneko badu udal baimena etxe berria eraikitzen hasteko, beraz, eraiste lanak eta hondakinak kentzeko lanak bukatu bezain laster has daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak