Mojategi Proiektuko lanen Jarraipen Batzordea sortuko du Udalak

Nerea Zubiete 2005eko urriaren 13a

Mojategiko kirol gune berria egiteko lanak hasita daude. Orain, dena ondo eta priektuan zehaztutakoaren arabera joango dela ziurtatzeko, Mojategiko obren Jarraipen Batzordea sortzea erabaki du Udalak.

Udalak Foru Aldundiarekin duen lankidetza hitzarmenaren inguruan sortuko dute Jarraipen Batzordea. Hala, lanak egin ahala arazoren bat sortuz gero, Batzordeak konpondu beharko du eta gainera lanak proiektuan zehaztuta dagoenaren arabera egin daitezen arduratuko da.

Batzorde hori, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuko ordezkari batek, obra zuzendaritzako ordezkariak, AUKEA Kirol Erakundearen ordezkari batek eta Arrasateko Udaletxeko ordezkariek osatuko dute. Jarraipen batzorde horrek sarri egingo ditu jarraipenak, hilero egingo dituelako bilerak, hileko lehen asteazkenetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak