Iritsi da Maritxu Kajoi eguna

Urte dexente pasatu da lehenengo koadrilak gorbata jantzita txikiteoan irten zirenetik. Hala ere, orain dela 25 urte hasitako tradizioa mantenduz, gaur, urriko lehen ostiralean, Maritxu Kajoi eguna ospatuko dute arrasatearrek. Arrasate Irratiak, FM 107.7an, saio berezia eskainiko du arratsaldeko 20:00etan.

1977tik aurrera urriko lehen egubakoitzean ospatzen den txikiteroen jaia da Maritxu Kajoi eguna. Erdiko Kalean kokatzen den Errosarioko Amabirjinaren irudia da Maritxu Kajoi eta txikiteroen zaindaria. Egun horretan ohitura da Dotore jantzita irtetea. Gaur, urriak 7, Arrasatera gerturatzen direnek jaiaz gozatzeko aukera polita izango dute.

Jai egitaraua

  • 08:00etan etxafuegoak

  • 12:00etan Udalatx barruan egin dien bodegen inaugurazioa Juan Carlos I.aren eskutik. Ondoren ardo beltza edateko aukera izango da.
  • 17:00etan kale animazioa "Auskalo" musika taldearekin.
  • 18:00etan trikitilarika alde zaharrean ibiliko dira.
  • 19:00etan herriko erraldoi eta kilikiak Arrasateko gaitariekin
  • 19:30etan musika ugari erdialdeko kalietan zehar.
  • 20:30etan herriko koadrilek Maritxuri lore eskaintza egingo die
  • 00:00etan Dantzaldia Seberon "Kiñu" taldeaz. ordu berean, Plazan dantzaldia "Iratxo" taldearekin.
  • 01:00etan Benitinto XVIak txosnetako zuriterak bedeinkatuko ditu. ondoren "fumata blanca" Monterronen.

Oharra. Drogei buruzko informazio eta testin zerbitzua Maritxu Kajoi egunean

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.